LITERATURA

Literaturia ispiluaren inguruan ardaztuko da

Euskal literaturari buruzko Literaturia jaialdia maiatzaren 25etik 28ra arte egingo da Zarautzen. Aurtengo edizioa Ispilua gaiaren inguruan ardaztuko da.

Antolatzaileek iragarri dutenez, “Ispilua izango da aurtengo gaia; izan ere, literatura bada norberaren buruarekin topo egin eta ezagutzeko modu bat”.

Maiatzaren 3an, egingo dute aurkezpen-ekitaldia Donostiako Kaxilda liburu-dendan, egitaraua aletzeko asmoz, izan ere, ohiko azoka eta liburuen aurkezpenez gain, bestelako jarduerak ere izango dira.

Aurkezpen horretan Irati Jimenez idazleak eta Petti musikariak parte hartuko dute. “Haiek izango dira irekiera-ekitaldiaren protagonista nagusiak, maiatzaren 26an, Modelo aretoan. Prentsaurrekoan, Literaturiarako prestatu duten emanaldiaren lagin bat eskainiko dute”. Horrekin batera, bideo bat ere aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button