ARTEA

Carlos Muro pintorearen erakusketa Donostian

Carlos Muro pintoreak 20 margolan bildu ditu Echeberria galerian. Kasik guztiak Donostia hiria dute ardatz; gainontzekoak itsasoko olatuak jorratzen dituzte.

Bere lana zuri-beltzean gauzatzen du Murok eta argazkiak dirudite. Akrilikoak erabiltzen ditu liho gainean, eta errealismo maila handia agertzen dute. Koadroetatik urrundu ahala, errealitate fotografiko baten zati direla ematen dute. Paisaia elurtuak nabarmentzen dira; hotzaren sentsazio termala isurtzen dute.

Murok 100dik gora erakusketa egin ditu, besteak beste, Madrideko, Donostiako eta Pariseko galerietan eta hainbat arte zentro eta museo nazionaletan.

Echeberria galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button