BESTELAKOAK

Bilboko Udal Musika Banda eta Txistulari Bandaren denboraldi berria

Bilboko Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak, 2011-2012 denboraldirako programatuta dauzkaten kontzertuak iragarri dituzte gaur, Ibone Bengoetxea Kultura zinegotziaren, Txomin Mujika BilbaoMusikako zuzendariaren eta Garikoitz Mendizabal Txistulari Bandako zuzendariaren eskutik.

Kontzertu andana eskainiko dituzte bi kolektiboek, Kultura zinegotziak adierazi duenez,  “jende gehiago erakartzea lortu dutenak”. Eta lehenengoa bihar bertan, asteazkena, urriak 5, 20:00etan eskainiko du Txistulari Bandak. Kontzertu honek Eduardo Gorosarri organo-jotzaile eta musikagilea omenduko du.

Hala ere, Txistulari Bandak hamaika kontzertu eskainiko ditu urritik martxora bitartean (astelehenetan eta asteazkenean) eta  “…dugun militantziagatik betiko legez tradizioa eta berrikuntza uztartuko ditugu, eta hainbat artista gonbidaturen partaidetza izango dugu, mimo handiz antolatuta dagoelako denboraldi hau”, esan du Mendizabalek.

Hala, biharkoaren ondoren, urriaren 18an, Primitivo Onraita, Gasteizko Txistulari Bandaren sortzailea gogoratuko da, eta azaroaren 9an, Jose Maria Iparragirre, Gernikako Arbola-ren egilea.
Bi kontzertu tematiko ere egongo dira.  Lehenengoa, otsailaren 27an, galoubeterako kontzertua izango da (galoubeta xirularen moduko instrumentua da) eta bigarrenak, Béla Bartók musikagilea izango du protagonista.
Horiez gainera, azaroaren 30ean, Aiko taldeko musika eta dantza irakasleek txistuak eta dantzak uztartuko dituzte; urtarrilean, Eibarko Usartza Txistu Bandako hamar kideek kontzertua eskainiko dute; otsailaren 15ean, Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioko txistu ikaslerik onenek joko dute; eta Eguberrietako Kontzertuan, Leioa Kantika Koraleko neska-mutilen partaidetza izango du Txistulari Bandak.

Beste aldetik, Udal Musika Bandak urriaren 9tik abenduaren 4ra bitartean, igandero, egingo ditu bere bost emanaldiak, zuzendari eta bakarlari gonbidatuekin. Honen denboraldia igande honetan abiatuko da, urriak 9, gaur Felix Hauswirth zuzendari suitzarrarekin. Bigarren zuzendari gonbidatua Dario Sotelo zuzendari brasildarra izango da. Ondoren, urrian eta azaroan, publikoak lau bakarlari gonbidaturekin -tuba, bonbardinoa, biolontxeloa eta errekintoa- gozatu ahalko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button