LITERATURA

Idazketa tailerra Uxue Alberdiren eskutik

Uxue Alberdik idazketa tailerra emango du Getarian. Idazleak gidatzen du Getarian biltzen den Katukale irakurle taldea, eta otsailean idazketa tailerra eskainiko du.

Tailerra otsaileko lau larunbatetan izango da, 10:30etik 13:00etara, hamar ordu guztira. Tailerraren helburua idazten gozatzea da, testu literarioetan arakatzea, aztertzea, imitatzen saiatzea.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) kazetaritzan lizentziatua den euskal idazle eta bertsolaria da. Azken diziplina honetan hainbat sari jaso ditu. Narrazioan lan aipagarri bi argitaratu ditu: Igartza Sarian Aulki bat elurretan (2007, Elkar) eta Aulki jokoa (2009, Elkar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button