LITERATURA

“Haizeari begira” eleberria argitaratu du Jon Arizak

Jon Ariza De Miguel (Portugalete, 1979) idazleak bere bigarren nobela argitaratu du, Haizeari begira (Elkar).Honen aurretik, 2016an, Ohe hotzak plazaratu zuen.

Argitaratzailearen arabera, hauxe da liburuaren sinopsia: “Europa zaharreko uharte txiki bati dagokion hotel zahar eta txiki batean, gizon bat zenbait egun pasatzen, aspaldi ikusi gabeko anaiarekin batera. Leihotik begiratu, eta emakume baten errainua ikusi uste du pareko eraikuntzan, gortinen atzean. Jakin-mina pizten zaio, ikusmin hori irrika bihurtzen zaio, ia-ia obsesio, eta denbora igarotzen du leiho ondoan, aurreko andre hori noiz ikusiko, harekin ezaupidea nola lortuko. Ekintzaren eta kontenplazioaren arteko dilema horrek erdiz erdi harrapatua du izenik gabeko protagonista”.

Ariza, Portugaleten jaioa, egun Herbehereetan bizi da. Ingeniari-ikasketak egina, hauxe plazaratu berri den Haizeari begira lanean bere ohiko idazle-ezaugarriak erakusten ditu: “dandy baten dotorezia, sen kritikoa, umore sotila, gogoeta kitzikagarriak…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button