LITERATURA

Hainbat lan gaztetxoentzat

Arrate Egañak Simon ipuinen munduan izeneko lan plazaratu du. “Egunen batean Ipuinen Mundura eroriko da Simon: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino… eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur zorigabeak ezagutuko ditu”.

Leire Bilbaok, Euli bat dut bihotzea idatzi du eta Maite Gurrutxagak ilustratu. “Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da?”

Mikel Zarate Saria izan zen Beldarren hegaldia lana Irati Bediagak idatzi du eta Enrique Morentek ilustratu. “Nahiak hamar urte ditu, eta, bere lagunekin batera, balleta ikasteko izena eman du. Sabelean sentitzen dituen kili-kiliak tximeletak direla esango diote etxekoek. Laster ikusiko du, ordea, balleta ez dela horren erraza, eta tripa barrukoak beldarrak direla esango du berak: tximeleta bihurtu aurreko xomorroak”.

Karlos Linazasorok Tripoli doktorea aurkeztu du. Bruno Hidalgok egin ditu marrazkiak. “Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko”.

Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak (ilustratzailea) kaleratuko dute laster Mux munstroa. “Nik ez daukat anaiarik eta ez arrebarik; baina badaukat aita eta badaukat ama. Eta badaukat munstro bat, nire laguna dena: Mux”.

Mikel Valverde eta Ramon Olasagasti (itzultzailea) Nire aitaren botak lana aterako dute laster batean. “Kaixo: ni Koldo naiz, eta behin gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Harrigarria izan zen, ez sinestekoa. Euria ari zuen egun hartan zarra-zarra. Euri-tantek atabalaren soinua egiten zuten leihoaren kontra, tan-tan-tan-tantaka….”

Artzaina izan nahi dut, eta zer? Txani Rodriguez eta Jokin Mitxelena (ilustratzailea) bikotearena da. Eta Nire potxolina maitea Alaine Agirre eta Eider Eibar (ilustratzailea) bikoteak egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button