IKUS-ENTZUN

Badator Gizazinea

Otsailaren 1tik 9ra bitarte, Gizazinearen 9. edizioa burutuko da Bilboko hainbat gunetan. Caostica-k antolatuta, “jardunaldi hauetan gaur egungo gai sozial ezberdinei buruzko hausnarketa bat egitea planteatzen da zinea eta beste diziplina artistikoen bitartez”.

Hala, ostiralean, ikus-entzunezko ekimen hau aurkeztuko da, Caosticaren egoitzan, 19:45ean, eta gero, 20:00etan, animaziozko film bat aurkeztuko dute: Isle of Dogs (Wes Anderson, 2018, AEB). Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da Josu Egurenekin. Larunbatean, halaber, beste film bat pantailaratuko dute egoitza horretan, 18:30ean: El Reino, Rodrigo Sorogoyen. Hizlariak Amara Mosteiro eta Brais Rodriguez izango dira. Eguerdian, kontzertua ere izango da, Pascual Molonguaren eskutik.

Zikloa film hauekin osatuko da: astelehenean, Quinqui Stars, Juan Vicente Córdoba, Bilborock aretoan; asteartean, La Guerra Empieza Aquí, Joseba Sanz, Bilborocken; asteazkenean, Serás Hombre, Isabel de Ocampo, BBK Aretoan; ostegunean, Nfoni-Isla, Elssie Ansareo, Euskal Museoan; ostiralean, film laburren erakusketa izango da, La Merced moilan, Zinemakumeak Gara!, Zinebi, Animakom, Cine Invisible, Zinegoak eta Caostica jaialdietatik aukeratutako lanak izango dira; eta, azkenik, larunbatean, bi film aurkeztuko dituzte La Merced moilan: Egin Oihu: Joseba, Markel Suárez eta Joseba Olazabal eta Superhéroes De Barrio Iñigo Iraultza eta Komando Otxarjuega.

Emanaldi guztietan gonbidatuak edota filmen egileak izango dira, pelikulen eta pelikulek horiek erakutsitako gaien inguruan solastatzeko asmoz. “Aukeratutako gatazka eremuetan lan egiten duten gizatalde, ikertzaile eta irakasleei zabal daitekeen gonbidapena da hau, besteak beste, euren lanari ikusgaitasuna emateko eta aldi berean, gaur egungo Euskadiko arazoak oinarri hartuta euren esperientzia jakitera emateko”.

Informazio guztia: caostica.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button