LITERATURA

Azken egunak Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2018 urteari dagokion LIV. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du antzerki nahiz kontakizun-liburua modalitateetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Originalak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik euren nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira.

Literatur sariak hauek dira: Euskarazko Kontakizun-Liburua. Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez (Saria: Garaikurra eta 10.000 €);  eta Euskarazko Antzerkia. Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero (Saria: Garaikurra eta 15.000 €).

Gaztelaniazko kasuan sari berdinak daude.

Oinarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button