BESTELAKOAK

Kultura eta Interneti buruzko jardunaldiak, Bilbon

Abenduaren 13tik 18ra ospatuko dituzte Bilbon Kultura eta Interneti buruzko Tracking Bilbao jardunaldien bederatzigarren edizioa. Diziplina anitzeko sorkuntzaren aldeko jardunaldi hauek Bilborock aretoan eskainiko ditu Caosticak Borja Cresporen laguntzarekin

Aste bizia izango da, eta sei egunez hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da. Denetarik antolatu dituzte: estreinaldiak, proiekzioak, masterclass-ak, kontzertuak, komedia ikuskizunak, podcast-en zuzeneko grabazioak, hitzaldiak…
Eta horietan guztietara gonbidatu apartak hurbilduko dira, tartean, Miguel Noguera komiko eta artista polifazetikoa; Carmen Romero youtuber, komiko eta gidoigilea, zeinak komedia ikuskizuna eskainiko baitu Xavi Daura (Venga Monjas) eta Enrique Barrorekin batera; Laura Perez marrazkilaria; Pedro Vallin idazle eta kazetaria, sareetan presentzia handia duena; Eshaú Dharma, David Galan Galindo eta Pablo Vara zuzendariak; zine fantastikoaren arloan dibulgatzaile diharduten Bloody Girls; Beatriz Cepeda Perra de Satán eta Enrique Aparicio Esnórquel podcast egileak; Beñat Erezuma; Alex Tello gidoigilea eta Julen Ribas marrazkilaria, Su Ta Gar taldearekin batera, Sua komikia aurkezten…

Programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button