LITERATURA

Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro, euskal literaturako aldizkarien inguruan

Bihar, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literaturarekin programaren baitan, Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro izango dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, 19:30etik aurrera. Arantxa Urretabizkaia idazleak bideratuko du solasaldia.

Etxezaharreta, Garro eta Urretabizkaia euskal literaturari buruzko aldizkarien inguruan arituko dira: “Dauden argitalpen nagusiak, horien ezaugarriak eta euskal letrak sustatzeko duten balioa aztertuko dituzte solasaldian”.

Lander Garro idazlea eta argazkilaria da. Oreretan jaio zen 1975ean. Kontrarioak (2010, Susa) eta Gerra txikia (2014, Susa) eleberriak idatzi ditu, besteak beste. Hegats literatur aldizkariko zuzendaria da.

Lucien Etxezaharreta (Hazparne, 1946) kazetaria, idazlea eta poeta da. Egia eta Ikasle aldizkarietan aritua, oraintsu, Xalbador azken bidean (2016) poesia liburua argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button