ARTEA

SC Gallery margotu berri dute

Javier Siquier artistak Margotu berria izeneko erakusketa paratu du Bilboko SC Galleryn. Erakusketa ikusgai dago apirilaren 30era bitarte. Mallorcako artistak hainbat adierazpide erabili ditu erakusketako lanak ontzeko, hala nola, marrazkia, pintura, argazkigintza eta instalazioa.

Graffitiaren ondorengo arte adierazpideekin loturiko sortzaile guztiekin gertatu ohi denez, Siquierrek euskarri finko eta mugikorrak erabiltzen ditu, barrukoak zein kanpokoak, beti ere, bere identitate ikoniko-testualetik igarotako lengoaia pertsonal bat lortzeko asmoz.

Hala, Margotu berria erakusketak zeinu, irudi eta pinturen inguruko ikerketa osoa hartzen du. Margolanak hirunaka antolatzen dira, eta argazkiak, hitzak eta pinturak tartekatzen ditu.

Kolore geruza gainean gauzaturiko proiektua da, non hiri paisaia ardatz bihurtzen den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button