ARTEA

“Eulalia Abaituaren Emakumeak” erakusketa, Bilbon

Bizkaiko Batzar Nagusiek Eulalia Abaitua euskal argazkilaritzaren aitzindariaren emakumeen argazkiak batzen dituen argazki erakusketa inauguratu dute gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. XX. mendearen hasieran, Bizkaiko landa eta hiri inguruneetan egindako 34 argazki batzen dira bertan.

Eulalia Abaituaren Emakumeak erakusketa honek, “emakumeak historian bete dauen lekua erakusteko eta benetako berdintasuna aldarrikatzeko balio du”.
Erakusketan bildu diren argazki zaharrak XX. mende hasierako emakumeen munduaren zati baten isla dira, izan ere, Abaituak gizarte maila guztietako emakumeak erretratatu zituen. Euskal argazkilaritzaren aitzindaria izan zan Eulalia Abaitua, aitortu beharreko bidea egin baitzuen. “Bere zuri-baltzeko irudiek baztarretan egoan mundu debaluaua, ahaztua eta ordura arte ikusezina eskaintzen dabe”.

Maite Jimenez Ochoa de Alda erakusketaren komisarioaren ikerketa eta bilketa lanari esker, Bilboko Euskal Museoak Abaituak egindako 2.500 irudi ditu. Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan gaur inauguratu den erakusketarako aukeratutako 34 argazkiak Euskal Museoak 1990ean Gure Aurreko Andrak  erakusketan argitaratutakoen erreprodukzioak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button