ARTEA

Ruiz de Infanteren ikus-entzunezko instalazioak, Bilbon

Francisco Ruiz de Infantek (Gasteiz, 1966) ikus-entzunezko instalazioak paratu ditu Bilboko Windsor galeria, Materias de lo posible izenburupean. Bideo-lanez gain, zenbait marrazki ere jarri ditu ikusgai.

Artistak teknologia eta euskarri klasikoak uztartzen ditu bere lanetan, esaterako, ikus-entzunezkoak eta papera. Hala, ,malabarismoa egiten du “goi teknologiarekin” eta “urgentziazko brikolajearekin”. Horrekin, memoriaren funtzionamendua aztertu nahi du, zein funtzio betetzen duen memoriak orainaren eraikuntzan, “akatsez betetako erasoen bidez, edo etengabe hasten diren irudi-uholdeen bidez”.

Bere obran askotariko elementuak biltzen dira: eraikuntza ahulak, dispositiboak, instalazio-ibilbideak, irudi finkoak, filmak, soinuak, marrazkiak, testuak, performanceak eta ikuskizunak, bai eta eraikitzen ari diren hainbat espazio “dislokatu” ere. “Sarritan artagarriak diren obra horien bidez, bisitaria esperientzia fisiko eta mental intentsuan murgilduko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button