LITERATURA

Resurreccion Maria Azkue sariak argitaratu dira

Narrazioak eta olerkiak 2010 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2010eko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua.

2010ean, hauek izan ziren irabazleak: Maialen Uriarte, Garazi Alegria, Edurne Bilbao, Mikel Kaltzakorta, Aritz Olarte, Amaia Iturriotz, Elene Etxaniz, Irati Oregi, Asier Badiola, Anartz Izagirre eta Mikela Atxorena. Accesita lortu zuen Leire Akizuren lana ere argitaratu da liburuan.

Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

Bestalde, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizio berrirako lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da.  Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Oinarriak ikusteko Euskaltzaindiak duen webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button