ARTEA

Ateak zabalik dituzte BilbaoArten

Gaurtik abenduaren 23ra bitarte, BilbaoArte zentroan Ateak Zabalik erakusketa dago ikusgai. Erakusketa kolektibo honetan urte osoan zentrotik igaro diren artisten lanak ikusi ahalko dira.

Orotara, bertoko, estatuko eta atzerriko 25 artista ingururen lanak paratu dituzte, tartean, Erika Barahona Ede, Zigor Barayazarra Saiz, Jelena Sredanovic, edo Young Joo Yoo artistenak.

Zentroaren webgunean irakur daitekeenez, “BilbaoArte Fundazioa ekoizpen artistikorako topagune bat da. Urtero, hogeitik gorako zerrenda osatzen duten artista plastikoek Bilbao Arte zentroan topatzen dute asmatu duten proposapen artistikoa garatzeko eta burutzeko tokia. Sortzaile horiek modu bizian aritu ohi dira gure zentroan, eta nortasun berezia ematen diote euren jarduerari. Eta sortzaile horiek dira hain zuzen, BilbaoArte 2011ko urtean zehar izan denaren protagonismoaren ardatz, orain eta hemen”.

Horretaz gain, zenbait ekitaldi berezi ere izango dira: Elbis Reverren aktuazioak, Aristide Stornelliren musika eta bisualak, eta Raul Dominguezen musika.

Erakusketaren nondik norakoak BilbaoArteren webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button