LITERATURA

Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza saria

Laboral Kutxak eta Etxepare Euskal Institutuak euskaraz idatzi eta argitaratutako obra baten itzulpen-lan bat sarituko duen Etxepare-Laboral Kutxa saria abiatu dute berriz. Bigarren edizioan honetan izena emateko epea ekainaren 23ra arte egongo da zabalik.

Itzultzaileak eta argitaletxeak partekatuko dituzte horretarako dauden 4000 euroak. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak,publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

Sari-banaketako ekitaldia irailaren 30ean izango da, Itzultzaileen Nazioarteko Egunean, EEIk eta Laboral kutxak adostutako lekuan.

Joan den edizioan Isaac Xubín-ek eta Kalakandra argitaletxeak eskuratu zuten saria, Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio itzulpen lanagatik.

Deialdi osoa ikusi nahi baduzue, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button