ARTEA

Aristide Stornellik erakusketa esperimentala eta espaziala paratu du Bilbon

Pink Floyd musika bandaren kantu  baten izenburupean aurkeztu du Aristide Stornelli artista venezuelarrak Interstellar Overdrive erakusketa Bilboko La Taller Grabatuaren Tailer eta Galerian. Erakusketak marrazkiak, collageak, animazioak eta bideoak biltzen ditu.

Interstellar Overdrive doinua Pink Floyden lehenengo diskoan jasotzen da, 1967an grabatutako The Piper at The Gates of Dawn; psikodelian barneratu zen lehenengo diskoetako bat  izan zen. Grabazioan bi doinu instrumental inprobisatu biltzen dira, haietako bat Interstellar Overdrive, zeina space rock edo rock espaziala estiloaren lehenengo urratsa izan zen, aditu batzuen arabera.

Bada, espazioa esploratzeko eta artean esperimentatzeko nahitik sortzen dira Aristide Stornelli venezuelarraren lanak. Horretan gainera, bere marrazkiak zerbait kontatzeko premiatik ere abiatzen dira. Bada, bere obra biltzen duen narrazio horrek hainbat iturritik edaten du: zientzia fikzioa, kontrakulturari lotutako literatura, musika esperimentala, Europako arte abstraktua edo arte konkretua, besteak beste. Baina bere ikerlanaren xede nagusia bizitzaren eta artearen arteko esperientzia eta gogoetatik sortzen da.

La Taller gunearen arabera, “Stornelliren dimentsio poetikoa bere trazu askean dago iltzatua,  zeinak zentzua ematen dion bere sen narratiboari. Zentzu  hori azalera urratuz baino ezin da adierazi, idazketaren ekintza originala bezala… irudi abstraktuak egiteko, irudi, testu, zarata eta isiluneak sortzeko”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button