LITERATURA

Literaturaren eta kazetaritzaren arteko harremana jorratuko dute Bilbon

Elkarrizketak literaturarekin egitarauaren denboraldi berriko lehenbiziko hitzorduan literaturara mugatuko ez den hitzaldia atondu dute, literaturaren eta kazetaritzaren arteko erlazioari buruzkoa, hain zuzen. Juan Cruz (Tenerife, 1948) eta Pedro Ugartek (Bilbo, 1963) honako gai hau izango dute hizpide: "kazetaritza ez da literatura, eta literatura ere ez da kazetaritza". Ondoren, bi genero horien mugak, oinarrizko ezaugarriak, helburuak eta kazetariak eta idazleak bete behar duten lana aztertuko dituzte.

Pedro Ugarte Zuzenbidean lizentziatua da, baina beti aritu izan da lanean kazetaritzaren eta literaturaren inguruan. Narrazio lan zabalaren egilea da eta, horrez gain, Bilboren Historia bat eta hainbat poesia liburuki argitaratu ditu. Euskadiko zenbait komunikabiderekin ere aritzen da elkarlanean.

Juan Cruzi dagokionez, 13 urte zituela hasi zen kazetari gisa Aire Libre astekarian. Bere lehenbiziko eleberriak, Crónica de la Nada hecha pedazos (1972), Benito Pérez Armas saria lortu zuen. Ondoren hogei liburu inguru idatzi ditu.

Bilboko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button