ESZENA

Asteburuan dator Getxoko Antzerki Jardunaldien edizio berria

Ostiralean hasita eta urriaren 14ra bitarte, Getxo euskal antzerki ekoizpenaren erakustoki bilakatuko da Getxoko 36. Antzerki Jardunaldien zikloaren eskutik.12 lan ondu dira aurtengo edizioan eta hauei  antzerki arineko atalaren beste 11 lan gehitu behar zaizkie, gehienez 20 minutu dirauten lanak. Horietako lau haurrentzat izango dira, beste horrenbeste helduentzat, eta gainerakoak, adin guztietako publikoarentzat. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan ikusi ahal izango dira.

Hala, Moon Produkzioak konpainiaren eskutik, Las muertes de los otros  helduei zuzendutako gaztelerazko ikuskizunarekin hasiko da datorren ostiralean zikloa, Erromoko Kultur Etxean 20:00etan. Gerrak, atzerriratzeak eta migranteak ditu ardatz lan honek, baina batez ere, literaturaren eta bakartasunaren bidetik egiten den pertsonen arteko harremanaz ari da.

Helduentzako egitaraua osatzeko, honako lanak eskainiko dira: Play Out: Muriendo de éxito komedia eroa, Un dios salvaje lan garratza eta jenio bizikoa, eta, Tartean Teatroa konpainiaren Ez dok hiru! ,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala, “eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dariona”.

Haurrek ere non aukeratu izango dute jardunaldietan: Zoro gaitezen pailazo-ikuskizuna, Linbo planeta txotxongilo antzezkizuna, jatetxe xelebre batean girotuta dagoen Chef Nature lana, Bidaia ezezaguna erromeria eta Kontukantari 2 ikuskizun musikala, beste batzuen artean.

Antzerki arina

Era berean, antzerki arineko egitarauak laugarren urtez jarraian izango du presentzia jardunaldietan. Hala, Gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean, hilaren 7an eta 14an, 18:30etik 21:00etara. Egitarauan, nabarmendu behar dira Espinazo o callos zenbait antzerki arineko lehiaketa ospetsuen sariak irabazi dituena; Ponme tu historia aquí , Publikoaren saria Pabellón 6 Antzerki Arineko Jardunaldietan, eta Agur eta Dolore, Kriseilu saria euskarazko antzezlan onenari Pabellón 6 jardunaldietan. Antzezkizunetan antzerki eszenako zenbait aktore ezagun jardungo dira, esaterako Ane Pikaza, Mikel Martínez, Miren Gaztañaga, Enriqueta Vega eta Raúl Camino.

36 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute.

Ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko, txarteldegian ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik edo internet bidez kutxabank.es webgunean edota 944914080 telefono zenbakira deituz.

Egitarau osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button