IKUS-ENTZUN

Asteburu honetan, “Zierbena Surf Film Festibala”

Ekainaren 28 eta 29an, Bizkaiko kostaldeko Zierbena herrian, Zierbena Surf Film Festibala  egingo dute. La Arena hondartza bertan dago, eta surfa egiteko leku gogokoenetako bat da Kantauri Itsasoan, oso olatu onak dituelako.

Zierbenan, nazioarteko surf jaialdi onenetan proiektatutako makina bat film eta kontzertu antolatu dituzte asteburu honetarako. Gainera Surf Market ere izango da, bai eta gastronomia tailerrak eta bestelako jarduerak ere (slackline, kariokak, malabareak, kendamak, txinatar makilak, akroyoga) . Nabarmendu behar da ikusgai jarriko den argazki erakusketa: Surf The Basque Country izenekoa.

Kontzertuak ez dira faltako: gaur berton, 17:30ean, Daddy’s Fun Club taldea arituko da; 19:00etan, Ellas; eta 22:30ean, The Riff Truckers. Ekainaren 29an,  12:30ean, Gring.o; 17:30ean, My Expansive Awareness; 19:00etan, Winchester; eta 22:30ean, Smile taldeen txanda izango da.

“Surfa ez da edonolako kirola. Bizitza ulertzeko modua da, bost zentzumenak baitan hartzen dituen esperientzia. Zine, musika, janari aparta, artisau garagardo eta dibertsioz beteriko asteburua eskaini nahi dizuegu, surfa betiere ardatz izanik. Zierbenako La Arena hondartzan gaude, Kantauri Itsasoan surfa egiteko leku gogokoenetako batean. Sesio epikoak eskaintzen ohi dituen hiru olatu nagusi ditu hondartzak”.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button