IKUS-ENTZUN

Munduko 203 hiritan egingo den film laburren jaialdia hartuko du Bilbok

Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdiaren Bilboko edizioa gaur goizean aurkeztu dute. Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Ibone Bengoetxea Bilboko Udaletxeko Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia, Julian Pavon EITB ordezkari gisa, Txaro Landa, Cineclub FASeko lehendakariordea, eta Urtzi Arriaga, Manhattan Short Laburmetraia Jaialdiaren Zuzendaria Espainian.

Arriagak, jaialdiaren izaera demokratiko nabarmendu du. Izan ere, jaialdiaren irabazlea 203 hiritan egun berean egingo den emanaldian izango den publikoak erabaki ohi du. "Bilboko publikoak azken hiru urteetako irabazlea bete-betean asmatu zuen". Hala, publikoak txartel jasoko du EITBko Multibox aretoan sartu baino lehen, botaketa-txartel horiek proiekzioa amaitzerakoan bildu eta gero posta elektronikoaren bitartez emaitza nagusiak kalkulatzen da, "sistema sinplea da", esan du jaialdiaren zuzendariak estatuan.

Filmok denetarikoak direla azpimarratu du Arriagak, "animaziozkoak eta fikziozkoak, eta gaiak askotarikoak". Parte-hartzea iazkoa baino txikiagoa izan da, esaterako, aurten Israel eta Indiatik film gutxiago jaso dituzte, "AEBEtatik eta Europatik etorri direnak antzekoa izan dira". Euskal Herriko eta Espainiako film laburrak ez dago hamar finalisten artean. Arriagari jaialdiko zuzendari nagusiak esan dionez, euskal eta espainiar ordezkariek bidali dituzten filmak "krisiari buruzkoak izan dira eta oso tristeak".

Hona ostiralean, hilak 1, proiektatuko diren filmak: Max Myers (Erresuma Batua) zuzendariaren Watching, Eduardo Covarrubias Diaz-en (Mexiko) Underground, Dalibor Matanic-en (Kroazia) Party, Bastien Dubois-en (Frantzia) Madagascar, Thomas Hefferon-en (Irlanda) The Pool, Mairi Cameron-en (Australia) Push Bike, Helene Florent-en (Kanada) Little Inconvenience, Magnus Van Hom-en (Polonia) Echo, Daniel Nocke-en (Alemania) 12 years eta Paolo Sassanelli-ren (Italia) War.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button