ESZENA

"Borrón#8" dantza ikuskizuna La Fundición-en

Borrón#8 laguntza edo subentzio-agindu baten betekizunak oinarri dituen dantza antzezpen baten eraiketan datza. Jasotako dirua eta diruaren beharrizana justifikatzeko ikuskizunik ez dagoela argudiatuz, konpainiako kideek, ikusleen lankidetzarekin, aurretik existitzen ez zen obra baten dokumentu guztiak sortzen dituzte.

Losquequedan 2001. urtean bi pertsonez osatutako dantza eta antzerki talde valentziarra da. Konpainiak Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako hainbat lekutan antzeztu dituzte bere lanak, tartean, Soledades, Corazón y Diálogo, Muy frágil, Sonámbula, Borrones eta, oraingoan ikusi ahal izango dena, Borrón#8.

Ikuskizun honekin kritika bat planteatzen da subentzioen funtzionamenduari, produkzio aldi txikiak ezartzeari, malgutasun urriko eskemez sormena deuseztatzeari edo aurretik ezarritako sorkuntza ereduetan ikertzeari.

Ikuskizunaz larunbatean eta igandean gozatu ahal izango da Bilboko La Fundición aretoan 20:00etatik aurrera.

La Fundición-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button