ESZENA

Donostia Antzerki Saria ikusteko parada

Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak hartuko dute Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi piezagatik.

Hortaz, gaur, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokia antzezlan hori ikusteko parada egongo da. Gainera, galaren hasieran Patri Urkizu idazleari omenaldia egingo zaio euskal antzerkiari egindako ekarpenagatik.

Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira protagonistak. Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da? Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?

Informazio gehiago Kamikaz Kolektiboak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button