ARTEA

Baionako Euskal Museoan “Baionatik Erbestera” erakusketa

Miguel Marina euskal margolariaren Baionatik Erbestera erakusketa paratu dute Baionako Euskal Museoan. Datorren uztailaren 24ra bitartean ikusi ahalko da bere obraren lagin bat Baionan.

Miguel Marina Barredoren (1915-1989) bizitzak abenturetako eleberri bat merezi du. Bilbon jaio eta hazi zen. 1936an Gerra Zibila hasi zenean, Errepublikako armadako infanteriako kapitain izendatu zuten. Gerra osoa iparraldeko frontean egin zuen, Errepublika erori ondoren Frantzian babesa hartu aurretik. Atlantikoa zeharkatu zuen Venezuelara eta Dominikar Errepublikara (Trujilloren diktadura¬pean) joateko. Azkenik, New Yorken finkatu zuen bizilekua.
Hiri amerikar horretan, Marina bere pintura garatzen hasi zen, Julio de Diego espainiarraren ikastun gisa hasi zen lanean, eta, ondoren, erbesteratutako José Vela Zanettiren laguntzaile aritu zen, Gizakiaren borroka bakearen alde izeneko NBEren mural erraldoia egiten.

Marina autodidakta da eta oso estilo pertsonala dauka. Batik bat egurrezko taulen gainean margotzen du. Nahiz eta artistaren ibilbide plastikoan oraingoz hiru etapa desberdindu daitezkeen, denek zenbait ezaugarri partekatzen dituzte: oinarrizko kolore bizien erabilera, beirate gotikoak gogorarazten dutela; luzatutako giza irudiak, batez ere eskuak eta aurpegiak, irudi bizantziarra eta erromatarra irudikatzen dituztela, zuzenean ikusleari aurre eginez; gai erlijiosoak, hain zuzen ere, Gurutziltzatzea, Deikundea eta Azken Afaria; Euskadiko paisaien birsorkuntza, zeinak gero eta presentzia handiagoa duen azkeneko obretan; eta obra guztia zeharkatzen duen lirismoa eta emozio sakona.

Egunerokoan idatzi zituen azken lerroetan hauxe adierazi zuen egileak: “Gero eta sarriago gogoratzen dut Espainia, eta, aldi berean, ahaztu egin nahi izaten dut; 40 urte baino gehiago bizi izan ditut oin bat Ozeano bakoitzean nuela, baina nire memoria beti Euskal Herriko mendi gozo eta berdeetara itzultzen da, Bilboko Otxotearen abestietara, eta Santa Agedako jaietara, non baritono ahotsean bakarrik abesten bainuen, baita Bilboko kaleetan ere, alde guztietara jarraitzen ziguten haurrez gainezka zeudela. Laster 74 urte beteko ditut eta ez naiz inoiz nire Euskal Herri maitera itzuliko; horregatik, nire margolanak, ilusio erraldoi gisa, nire herrialde maitearen oroitzapenak dira.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button