ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txontxongiloen Jaialdia datorren astean hasiko da

Azaroaren 20tik 28ra izango da Bilboko Nazioarteko Txontxongiloen Jaialdia hiri horretako BBK aretoan eta La Fundicion Bilbao aretoan. Ekimenak gazte eta helduei zuzendutako makina bat emanaldi bilduko ditu.

Guztira bederatzi konpainiek, bai estatukoak (Euskal Herria, Andaluzia, Katalunia, Valentzia, Madril) zein nazioarte mailakoak (Grezia, Israel) hizkuntza desberdinetan erakutsiko dituzte euren lanak, eta hala, hiru antzezlan gaztelaniaz izango dira, bi euskaraz, beste hiru hitzik gabekoak, bat ingelesez eta azken batek hizkuntza anitzak erabiliko ditu.
Antama Pantahou, Bambalina Teatro Practicable, Gorakada, Andrea Diez Reboredo, Wynfynd Marionetas, Yael Rassooly, Andrea Cruz Company, Etcetera Teatro izango dira, besteak beste, parte hartuko duten talde batzuk.

Txontxongiloen Jaialdiak hiriko hainbat auzo ere bisitatuko ditu eta Otxarkoaga, Errekalde, Basurtu-Zorrotza eta San Frantziskon emanaldiak antolatuko dira.
Eta ez hori bakarrik, jaialdiak hiritik herrietara saltoa ere egingo du, eta Bizkaiko zenbait herritan, Lezama, Larrabetzu, Areatza eta Arrigorriagan, ikusgarriak eskainiko dira.

Emanaldiez gain, arte eszenikoen profesionalei zuzendutako ikastaroak eta Master Class-ak ere programatu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button