ARTEA

“Artistak gurean”, Artiumen

Artistak gurean programak hilean behin Artium Bilduman lanen bat duten artistak publikoarekin elkartzea proposatzen du. Eduardo Hurtado, Ixone Sadaba, Ana Roman, Abigail Lazkoz, Fernando Sinaga eta Concha Prada artistek parte hartuko dute Artistak gurean programaren lehen seihilekoan. Hilean behingo saioak izaten dira eta Museoaren Emanaldi aretoan eta erakusketa aretoetan garatzen dira.

Ekimenak artistekin harremanetan egoteko aukera ematen dio publikoari ordu eta erdi inguruko saiotan, eta era berean, arte garaikidearen ezagutzan laguntzeko ahalbidea ere luzatzen du.

Artistak gurean programaren lehen saioa gaur berton izango da, otsailak 12, eta Ixone Sadaba (Bilbo, 1977) izango da protagonista. “Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketan ikusgai dauden izenik gabeko bi artelan Ixonerenak dira. Alde batetik, Sádabak egunkari zahar pila handi bat dauka instalazio batean —itxi zuten Egin egunkariaren 12 urteko aleak— eta egunkari zaharrekin egindako paper-orezko zenbait plaka. Beste alde batetik, bere oinen argazki bat, eskuz idatzitako esaldi batzuekin. Bigarren hau Grey Flag programaren parte izan zen. Ixone Sadabak performancearen, instalazioaren eta, batez ere, argazkien bidez garatu du bere lan artistikoa; haien bidez aztertzen du gizakiaren izaera bortitza, nortasunaren tentsioak eta errealitatearen irudikapen zatitua, besteren artean.”

Martxoaren 7an, Ana Román artistaren txanda izango da. Apirilaren 10ean, Abigail Lazkoz, maiatzaren 16an, Fernando Sinaga, eta ekainaren 6an, Concha Prada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu