ESZENA

“Artistak Egoitzan” programaren laugarren edizioa

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak, Bilbaoeszenaren bitartez, eszenako sorkuntza bultzatzeko Artistak Egoitzan programaren laugarren edizioa deitu du.

Programaren helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea da, euren sorkuntza proiektua garatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak luzatuz.
Deialdira aurkeztu nahi diren konpainiek martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 5.000 euro arteko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten bost egitasmoak aukeratuko ditu.
Egoitzetako bat, ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza erabat euskaraz eskainiko duen arte egitasmo batentzat izango da.

Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea.

Horrez gain, Kultura eta Hezkuntza Sailak BAD-en, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren, hurrengo ediziorako proposamen artistikoak jasotzeko epea ere zabalik du, hori ere martxoaren 30era arte.

Informazio guztia hemen duzue bildurik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button