ARTEA

Sorkuntza artistikoa eta talentua sustatu nahian

Artista Berrien programak sorkuntza artistikoa eta talentua sustatu nahi ditu artista gazteen artean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmoaren emaitza da irailaren 8a arte ikusi ahalko da. Programa hori edozein motatako proposamen artistikori irekita dago, plastikoak izan nahiz ikusizkoak izan.

Artista Berrien programaren deialdia otsailean egin zen, obra eta proiektu artistikoak eta ikusizkoak erakutsi eta ekoizteko. Horretarako, Foru Aldundiak 31.200 euroko kontu saila xedatu zuen. Guztira, 16 artista aurkeztu ziren, eta horietarik Garazi Ansa Arbelaiz,  Nadia Barkate Barreiro,  Leyre Goikoetxea Martinez eta Olaia Miranda Berasategik osaturiko epaimahaiak onenak hautatu ditu.

“Artisten hausnarketak eta sortze-prozesuak eramaten gaituzte irizpideen eta balioen inguruko hausnarketa bat egitera, gure jarrera aldarazten digute edo jarraitzeko eta gizarte modura aurrera egiteko zirikatzen digute. Funtsezko zeregin bat da, baina askotan, gauza ezberdinek eta berriek eragiten duten ulertu ezina eta mesfidantza gainditu behar izaten ditu”.

Programaren barruan hautatutako zortzi artistekin osatu da orain erakusketa, “askotariko proposamenak, formatuari, ideiei nahiz erabilitako teknikei dagokienez”. Artistek 3.900 euroko saria jaso dute.

Honakoak dira artistok: Julen Agirre Egibar, Nagore Amenabarro, Ana Arsuaga, Mikel Escobales, Nader Koochaki, Mikel R. Pejenaute, Ainize Sarasola, eta Alazne Zubizarreta.

Horren guztiaren inguruan jarduera programa bat ere atondu da. Kosmografia. Gipuzkoako testuinguru artistikora hurbilduz hitzaldi-topaketa egingo da irailaren 8an, Koldo Mitxelenan, eta bertan Ismael Manterola, Maider Zilbeti, Xabier Gantzarain eta Adelina Moyak hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button