ESZENA

Idaztearen itoaldiak, “Tempus-i” dantza-ikuskizunean

Anakrusa konpainiak Tempus ikuskizuna taularatuko du gaur, azaroak 29, Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan; Dantza Garaikidearen IX. Zirkuituaren baitan.

Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak dira obraren ardatza: “Bidaia emozional bat, metronomoa, idazmakina, denbora, denboraren joan-etorria, denbora sentitzeko modu ezberdinak, tempus, tempi, tempo, temporum, tempis, tempis”.

Horretarako, konpainiak musika, dantza eta antzerkia uztartzen ditu. “piezak hiru lengoaia nahastu eta lengoai bakarra sortu nahi du”.

Anakrusa konpainiari dagokionez, 2011n eratu zen Dantzan Bilaka izenburuko proiektua dela medio: mugimendua, soinua eta espazioa nahasteari ekin zioten, eta idazteko makina eta metronomo batekin hasi lanean; hortik sortu da, hain zuzen ere, Tempus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button