LITERATURA

“Poesia Orduak” ekimena gaur Donostian

Ikasturtea poesiarekin hasteko ohiturari eutsiko diote Donostia aldean eta horrexegatik,  Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea berriz batu dira Poesia Orduak ekimena antolatzeko. Aurten ere bi saio zeuden programatuak, baina biharkoa ezin izango da egin.

Hala, gaur, irailaren 4an, Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak Etxe Bat emankizuna aurkeztuko dute Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Errezitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta doakoa bada ere, sarrera hartzea beharrezkoa da.
Yolanda Arrietak berak adierazi duen moduan: “Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La Poétique de l’espace entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako. Nik etxearen irudia hautatu dut. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea”.

Irailaren 5ean, Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok prestatutako Tolesdurak emankizuna atzeratu egin da eta 2024ko martxoan ikusiko ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button