ESZENA

Arte garaikideko topaketa Zigoitian, “Festikale” jaialdiaren eskutik

Festikalek, landa inguruneko arteen VI. jaialdiak aurton, Zigoitia izango du bere programazioaren agertoki, artearen komunitatean uztartuko diren ekimen sortzaileen ahots ausart eta berezietarako.

Uztailaren 14an, igandean, hasiera emango zaio jaialdiari, eta datorren 21era arte, hainbat jarduera eta ikuskizun ondu dituzte.

Arte garaikideko diziplina anitzen topaketa bat izango da aurten, eta bertan bilduko dira antzerkia,musika, dantza, zinema, zirkua, arte plastikoak eta askotariko jendearentzako tailerrak. Bertan bilduko dira, Panta Rhei Antzerki kolektiboa, El Patio, La Pulga y Compañía, Salamandra Dance CO, Zirkozaurre, Manolo Alcantara, Golden Apple Quartet, Jungle Beat edota  Dave & The Foxes konpainiak, euren azken ikuskizunekin.

“Sentsibilitate artistikoarekin eta askotariko begiradarekin munduaren aurrean jartzen dugu gizakia, borondatearekin eta grinarekin, askatasunarekin eta zorroztasunarekin, ikuspegi eta dibertsio estetikoarekin”, argitu dute antolatzaileek.

Tradizioak besarkatuz, errealitatea erakusteko, kultura biltzeko, komunitatea lotzeko, edota jolaserako eta jairako gune bihurtuko ditu Zigoitiako bazterrak Festikalek, landa inguruneko arteen VI. Jaialdiak, datozen egunotan.

Informazio eta programazio osoa, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button