ESZENA

Arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko diru-laguntzak

2016. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen programak (antzerkia, dantza eta zirkoa) garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu da.

“Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen arloko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakitun udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak Kale antzerkia bultzatuz programaren bitartez sustatzea”.

Diru-laguntza horietarako, guztira, 75.000 euro erabiliko dira, baina kopuru hori handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.

Eskaerak aurkezteko epea, 2016ko otsailaren 26an bukatuko da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button