IKUS-ENTZUN

Liburuei eta emakumeei kantuka

Maria Elorza zinemagilearen lehen film luzea, A los libros y a las mujeres canto, zinema-aretoetara iritsiko da. “Emakume batek liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet.
Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.”

Bilbo, Iruña, Zornotza, Ermua, eta Errenterian izan ostean, gaur, hilak 28, Donostia izango da filma, Trueba zinemetan. Emanaldi berezia egingo da Maria Elorzarekin eta Loreto Casado filmeko protagonistarekin. Bertan ere Koldo Almandoz zinemagile eta film honen ekoizlea izango da. Asteburuan ere Gasteizen izango da ikusgai.

Filmak makina bat sari jaso ditu: Nantesko Zinema Espainiarraren Jaialdiaren 32. edizioan, Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian, Kanaria Handiko Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldian, eta abarretan. Nazioarteko estreinaldia Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldiaren (IFFR) 52. edizioan egin zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button