ESZENA

Arriaga Antzokian, Azaña eta Unamuno berpizturik

Arriaga Antzokiak Teatro de la Abadíaren bi ekoizpen jasoko ditu Azaña, una pasión española, eta Unamuno: venceréis pero no convenceréis eta bietan Jose Luis Gomez protagonista izango da, Espainiako politikako eta pentsamenduko oinarrizko bi figura horiek irudikatzeko. Atzo Azañaren figura gogoratu zuten. Bihar, azaroaren 10ean, Unamuno izango da protagonista.

Arriaga Antzokiaren arabera, “Azañaren hitza hiru ardatz nagusiren inguruan egituratzen da. Lehenengo, bizitzako abagunea eta politika, ondoren Espainiako historiari buruzko gogoeta, Errepublikako erregimenaren esanahi sakona, laikotasuna edo gerra zibila aipatzen duten testuekin. Eta, amaitzeko, bere lan osoa hartzen duen eta merezi duen garrantzia eman gura izan zaion Espainiako arteari eta paisaiari buruzko meditazioa.”

Unamuno: venceréis pero no convenceréis obran ez dira faltako beranduko Unamunoren gutunak eta poemak, edo 1936ko urriaren 12an Unibertsitateko paraninfoan eman zuen hitzaldi ezaguna, bere bizitzako beste gertakari garrantzitsu askoren artean.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button