LITERATURA

Augustin Zubikarai sarirako deialdia zabalik

Nobela laburrak sortzeko, Ondarroako Udalak urtero antolatzen du Augustin Zubikarai saria. Aurten, XVII. Saria izango da, eta lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Beka 6.000 eurokoa da.

Augustin Zubikarai sariaren deialdian, eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Parte hartzeko nobela laburra lanaren zirriborroa aurkeztu behar da, eta behin saria erabakita, urtebete edukiko du irabazleak lana amaitzeko.

Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena (bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa); Idazlanaren lagina edo erakusgarria (hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa), ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira.

Irabazleak urtebeteko epea izango du lana Ondarroako Udalari helarazteko.
Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2017ko urriaren 31 baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button