ARTEA

Patrick Grijalvo artistaren erakusketa Bilbon

Bilbaoarte zentroko artista egoiliarra da Patrick Grijalvo, eta bere lana ikusgai da Bizkaiko hiriburuko Narata galerian, irailaren 13ra arte. Patrick Grijalvo Arte Ederretan Lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean, argazkilaritza eta ikus-entzunezko espezialitatean.

Bizkaitarrak argazkiak erabiltzen ditu konposizio abstraktuak  egiteko. Hala, irudiok eskultura bihurtzen dira Grijalvoren eskuetan, hiru dimentsiodun forma hartzen baitute, planoen jolasen bitartez.

Makina bat erakusketa egin ditu Grijalvok, bai kolektiboak, bai banakakoak; tartean, Neutral Space Bilbon eta Rotterdamen, RRothko Serie Austrian edo Oporrengatik irekita Bilboko Michel Mejuto galerian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button