MUSIKA

Sopela Kosta Fest jaialdia etzi hasiko da

 

Hil honen 24tik 27ra bitarte, Sopela Kosta Fest jaialdia egingo da, eta Sopelako hondartza ingurua eta udaletxe plaza jardueraz beteko dira, hiru ardatz nagusiren inguruan: naturaren babesa, surfa eta musika.

Jaialdiaren bitartez, naturaren babesa indartu nahi da, izan ere, azken hilabeteotan, Sopelan hainbat ekimen burutu dira jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, eta horri bultzada emate aldera, jaialdian naturaren babesa aldarrikatuko da, tailer eta ekimen ezberdinen bidez (hondartza garbiketa, birding, birziklatze tailerrak,…).

Beste aldetik, surfarekin lotutako ekitaldiak hondartza inguruan egingo dira. Surfarekin lotutako hainbat txapelketa eta tailer antolatuko dira data horietan (surf zinema, surf argazkilaritza, surf olak, surf ikastaroak debalde, bigarren eskuko kirol materialen azoka eta abar) Sopelak surfaren munduan duen izena indartzeko asmoz.

Aipatutako egun horietan musikak ere sekulako garrantzia izango du eta horretarako muntatu diren kontzertuetan ondoko taldeek joko dute: Zea Mays, Belako, Amparo Sánchez (Amparanoia), Los Coronas, Smile, Yellow Big Machine, Clarisse, Gibelurdinek eta The Longboards. Surf kutsuko musika jorratuko duten talde nagusiak Los Coronas espainiarrak eta The Longboards bizkaitarrak izango dira. Biak ala biak rock-and-roll instrumentala jotzen dute Horiekin batera, hainbat DJk jardungo dute.

Lehenengo kontzertua irailaren 25ean izango da, osteguna, Longboards rock taldearen eskutik. Kontzertua Surf Plaza ekimenaren barruan ospatuko da, eta kontzertuaren ostean hainbat DJ izango dira, surfaren historiarekin harremana duen musika jartzen.
Irailaren 26an Yellog Big Machine, Zea Mays, Hey Mr Heken eta Belako taldeen txanda izango da; larunbatean, Smile, Los Coronas, Amparo Sanchez (Amparanoia) eta Clarisse; eta Igandean, azkenik, Gibelurdinek taldea, bertso-saio oso berezi baten ostean.

Jaialdiaren informazio guztia: www.sopelakostafest.com  

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button