ARTEA

“Arkitektura Begira” argazki lehiaketa martxan

Nafarroako Arkitektoen Kolegio Ofizialak Arkitektura Begira XIV Argazki Lehiaketa abian jarri du, arkitektura, urbanismo eta hiriaren gaineko bestelako begiradak sustatzeko. Lanak entregatzeko epea hil honen 28an amaituko da.

Aurkeztu beharreko argazkiek arkitektura, urbanismo eta Nafarroako lurraldeak aterata egon behar dute ezinbestez. Parte-hartzaile bakoitzak lan original bat baino ezin izango du aurkeztu. Argazkiak zuri-beltzean edota koloretan izan daitezke, eta 30 x 40 cm-ko neurria izango dute.

Lanekin batera, parte-hartzailearen datu guztiak agertuko dira, bai eta argazkia aterata izan den tokia ere. Lanak helbide honetara bidaliko dira: Delegación de Navarra del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro: Avda. del Ejército nº 2, 7ª planta. 31002 Iruña.

Lehen saria 1.000 eurokoa da, eta bigarrena 600 eurokoa. Accesitak ere emango dira: 200 euro. Parte hartuko duten obrekin erakusketa bat egingo da Kondestable Jauregian, martxoan eta apirilean.

Informazio guztia, hemen duzue gazteleraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button