LITERATURA

Liburu sektoreak “Liburuaren Nazioarteko Eguna” ospakizuna uztailera atzeratu du

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Egile Eskubideena da. Egun hori ezin izango da ospatu behar den moduan, eta egoera berri horretaz Euskadiko Liburu Ganbarak honako oharra helarazi digu.

“Apirilaren 23an mundu mailan Egile Eskubide eta Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Tradizioz, liburu saltzaileek beraien dendetan jarduerak antolatzen dituzte eta zenbait tokitan, Bilbon, Donostian edota Gasteizen esaterako, kaleko saltokietan ospatzen da, egileen presentziarekin eta hauen liburu-sinatze ekitaldiekin.

Zoritxarrez, aurten osasun egoera larria dugu. Liburu-dendak itxita jarraitzen dute eta gainera ezin dira jende asko biltzen diren jarduerak antolatu.

Liburu sektoreak Estatu osoan ospakizuna atzeratu du uztailaren 23ra. Data horretan, oraindik osasun prebentziorako urruntasun neurri sozialak egon ahal direla badakigu eta administrazio eta osasun erakundeen esku jartzen gara, behar izanez gero eredu eta toki berriak bilatzeko, egun hau segurtasun berme guztiekin ospatzeko.

Herritar guztiak animatu nahi ditugu apirilaren 23a, Liburuaren Eguna, beren etxeetan ospatzera, webgune eta sare sozialetan egingo diren jarduera ezberdinetarako gonbitea luzatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button