IKUS-ENTZUN

“Argentinian Lesson” dokumentala proiektatuko da Elorrion

Wojciech Staron zinegileak zuzendutako Argentinian Lesson (AEB, 2011) dokumentala proiektatuko da maiatzaren 9an, osteguna, Elorrioko Kultur Etxean, 19:30ean.

Filma “adiskidetasun txiki baten gaineko istorio handi bat” da, eta hamar bat sari jaso ditu, azkena aurten: Spotlight saria, New Yorkeko The Cinema Eye Honors Nova jaialdian. Jatorrizko bertsioa polonieraz da, eta Elorrion gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.

Bere familiak Poloniatik Argentinara egindako bidea filmatu du dokumentalean Wojciech Staron zuzendariak. Argentinako Misiones probintzian emaztea poloniera irakasten hasiko da. Klaseek aurrera egin ahala, zortzi urteko bere seme Janek sexua eta bizitza heldua ezagutzen hasiko da 11 urteko Marcia neskatoaren bitartez. Marcia jatorri poloniarreko neska argentinarra da. Bi gaztetxoen artean adiskidetasun berezia sortuko da.

Hamar urte lehenago, zinegileak Siberian Lesson filma egin zuen. Bere bikotekidea Siberiara joan zen poloniar jatorriko komunitateari polonierako klaseak ematera. Wojciech Staron-ek bidaia baliatu zuen bertakoen berri emateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu