ESZENA

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia hastear

Dantza, performancea, dramaturgia berriak edo antzerkia biltzen dituen BAD jaialdia urriaren 12tik 22ra bitartean egingo da hiriko hainbat espaziotan, besteak beste, La Fundación, Harrobia, Bilborock eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoan. Programak makina bat estreinaldi eskainiko ditu.

Diogun moduan bihar bertan abiatuko da BAD La Fundacion aretoan, Olfa Sendensirekin eta bere Rabia(a)-Amorrua-????? proposamenarekin. Lan horrekin, artistak, Bilbaoeszena 2023ko Artistak Egoitzan beka jaso zuen. Eta jaialdia amaiera emango dio bere programazioari urriaren 22an, igandea, Aina Alegreren ETUDE4 – Fandango y otras cadencias lanarekin, La Fundación aretoan ere, 18:00etan, eta AzkonaToloza konpainiaren Concierto geológico proposamenekin, Bilborocken, 20:00etan.

BAD jaialdiak tokiko talentu sortzailea bultzatzen du eta horren ondorioz, hamasei hitzordu eskainiko ditu aurten, aipatutako Olfa Sendesni, Paula Gironi, CIA. Analógica, Neri (H)ari-Myriam Pérez Cazabón, La Higuera eta NODE, munduko beste herrialde eta Estatuko beste txoko batzuetako ikuskizun sorta zainduarekin (Katalunia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa edo Madril) batera.

Aurten jaialdiak hamar estreinaldi programatu ditu, baina horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira Bilbon: La Higuera taldearen (Euskal Herria) Nire usaina galdu nuen eguna, La Fundación aretoan, urriaren 14an, 21:00etan, eta CIA. Analógicaren (Euskal Herria) Lo que pasa mientras, hilak 18, 19:00etan Campos Antzokiaren Cúpula Aretoan.

Jaialdiaren esparruan dantza inklusiboko praktika artistikoei buruzko Breathing together topaketak ere egingo dira, ORGANICeko Natalia Monge estatuko beste konpainia batzuekin egiten ari den praktika koreografikoen proiektuaren barruan.

Egunez eguneko programazio guztia BAD jaialdiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button