ESZENA

“Arabiar gaua” estreinatuko dute Pabilioi 6 aretoan

Bilboko Pabilioi 6 aretoak, Arabiar gaua izenburuko antzezlan berria hartuko du, urtarrilaren 23an, 20:30ean. Emanaldi hori obraren estreinaldia izango da. Urtarrilaren 24, 25, 30 eta 31n ere obra ikusteko aukera izango da. Hasiera, gaztelaniaz taularatuko dute obra, baina aurrerantzean, euskarazko bertsioa ere aurkeztuko dute.

Kabia, Hika Teatroa eta Pabellón 6-ren arteko ekoizpena da, eta honakoak dira antzezleak: Ramon Barea, Oskar Garcia, Maria Goiricelaya, Gabriel Ocina eta Ane Pikaza. Antzezlana Borja Ruiz, Laia Ricart eta Agurtzane Intxaurragak zuzendu dute, Roland Schimmelpfennig antzerkigile alemaniarraren testu bat oinarri hartuta.

Gau Arabiarra, edukian eta forman magiaz beteriko istorioa da: bost pertsonai, egiten dutena esanez eta esaten dutena eginez, ziztu bizian bizitako ekintzatik narraziora salto eginez. Pentsatzen dutena biziz eta bizitzen dutena pentsatuz. Pertsonaiaren bizipenetatik istorioen kontalari izateraino doan joko eszenikoa miatzea izan da, beraz, testu hau aukeratzerako orduan gakoa”.

Informazio gehiago: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button