BESTELAKOAK

“…eta errauskine bere errautsetatik berpiztu zen”

Izen horrekin abiatuko dute Marraz(i)Oak ekimenean, Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch bikoteak emango duen ilustrazio tailerra. Irailaren 26tik 30era izango da Komikigunean, eta eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 8a izango da.

Antolatzaileen esanetan, “…historian zehar arteak egin duen emakumearen errepresentazioa hartuko dugu irteera puntutzat, XX. mendeko ikonografiari arreta berezia ipiniz eta ikasleekin elkarlanean berrinterpretazio bat proposatuz, bai eta, zergatik ez, berrasmatze bat ere, begiratu kritiko, zintzo eta aurrejuzkurik gabea. Ikastaroa, surrealisten begiradarekin abiatuko genuke –ia denak gizonezkoak–, etengabe jolasten baitzuten euren lanean emakumearen balizko inozentziarekin eta perbertsitatearekin, ikuspegi heterosexual bati lotutako objektuaren desio bilakatzen zutelarik orobat. Hortik aurrera, ordea, eredu hauek eremu masiboagoetan izan duten garapena aztertuko dugu (Disney faktoria kasu)”.

Interesa izanez gero, jo ezazue Marraz(i)Oaken webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button