IKUS-ENTZUN

“Gorputz lekualdatuak”, dantza eta performancearen arteko aztarnak

Gaur, Bilboko Azkuna zentroan, Gorputz lekualdatuak. Dantzaren eta performancearen arteko ikus-entzunezko arrastoak, 1963-1986 izenburuko zikloa hasiko da; azaroaren 24ra arte iraungo du.

Programan bildutako lanak gorputzaren inguruan ardazten dira. Azkuna Zentroaren arabera, “eztabaida bat azaleratuko da: mugitzen ari diren gorputzen irudiak mende oso batean zehar. Hain justu, gorputz horiek zuzenean aritzearen edo haiek filmatzearen arteko elkarrekikotasuna landuko da”.

Gabriel Villota Toyos da zikloaren komisarioa: “(Zikloan) aztertuko da ea gorputza elementu nagusitzat duten praktikek –dantza garaikideak eta performance artistikoek–, jasotzen ote duten gorputzaren mugimenduak bere-berea duen egia hori”.

Hala, Aitzindariak izenburupean, hiru lan aurkeztuko dira: gaur, Night Journey (Martha Graham eta Alexander Hammid, 1947-1961);  A Study in Choreography for Camera (Maya Deren, 1945); eta bihar, berriz, Linoleum (Robert Rauschenberg, 1967).

” Lehenengo programa honetako hasierako bi piezetan ikus daitezke jada XX. mendearen bigarren erditik aurrera dantzaren zine- eta bideo-adierazpenek zer bide hartu zuten”. Rauschenbergen-en lanean, aldiz, 1960ko hamarkadako arte-bisualetako artista batzuek performancera eta dantza-garaikiera egindako jauzia jasotzen da.

Egitarau osoa: azkunazentroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button