ARTEA

“Lalavandera” proiektua aurkeztuko dute Bilbon

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) eta Raul Dominguezek (Bilbo, 1984) Lalavandera argitaratze-egitasmoa aurkeztuko dute maiatzaren 15ean Bilboko Anti liburu-dendan, 20:30ean.

Proiektuak bi artisten lanak biltzen ditu, hala nola, idazkiak, marrazkiak, doinuak eta ikus-entzunezko lanak. “Gure lanetatik hasita, Lalavandera-k beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean”.

Aurten, Elena Aitzkoaren Para Mikel y A mi hermana eta Raul Dominguezen Libro de verano liburuak argitaratu dituzte paperean.

Dominguezek marrazkiak baino ez ditu landu bere liburuan. Irudikatzeko hainbat modu jorratu ditu, eta aztertutako gaien artean maitasun harremanak eta tokiak nagusitzen dira. Marrazkiok bilaketa zehatz baten emaitza dira.

Aitzkoak, berriz, bi olerki luze argitaratu ditu. Bi liburu ezberdinetan plazaratu ditu, bi kaiera mehetan, berrogei orrialde ingurukoak, espazio askorekin. Aitzkoa, eskultorea, pintorea, performer-a eta zinegilea da. Bere jardute anitzak eraikitzen du bere poesia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button