ESZENA

“Antzerki Teknikak” tailerra, Bilbon

Antzerki Teknikak (Elkarbizitzarako Hezkuntza Tresna) izeneko tailerra antolatu da Bilboko Foru Liburutegian, maiatzaren 14tik 28ra. Esther Uría Iriartek gidatuko du, eta gaur da apuntatzeko azken eguna.

Hezkuntza eta gizarte eremuan dabiltzan profesionalei, zein pertsonal eta gizarte garapenerako antzerkiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko gogoa duten pertsona guztiei zuzendutako tailerra da.
Tailerraren helburuak honakok dira: antzerki baliabideak ezagutu eta ikasi, hezkuntza eta gizarte testuinguru ezberdinetan tresna bezala erabili ahal izateko; antzerki teknikak esperimentatu, gizarte eta pertsonaren garapenerako gune bezala; errealitatea aztertu antzerkiaren bidez; kolaborazio eta elkarrenganako konfiantzan oinarritutako talde lan prozesuak bultzatu; aukera eta perspektiba anitzak aztertu gatazken konponbide positiboa lortzeko; norberaren ezagutza, autoestimua eta sormena sustatu, hitz gabeko hizkuntza eta gorputzaren errekurtsoak aztertu; desinhibizio eta konfiantzarekin zer ikusia duten konpetentziak garatu.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu