ESZENA

“Antzerki Garaia”, Beasain eta Ordizian

Ordiziako eta Beasaingo Udalek Antzerki Garaia zikloa ondu dute. Egitarau horren baitan, zortzi antzezlan bildu dituzte, sei euskaraz eta bi gaztelaniaz.

Lehenengo antzezpena, The Primitals, bertan behera gelditu da, eta hurrengo hitzordua hilaren 18an izango da, Beasaingo Usurbe Antzokian. Egun horretan, Txalo Produkzioak konpainian Juntos taularatuko du.

Zikloa ondoko antzezlanekin osatuko da: otsailaren 15ean, Ordizian, Rita arrastoan sartzen (Txalo Produkzioak); otsailaren 22an, Beasainen, Erlauntza (Vaiven Producciones); martxoaren 1ean, Ordizian, Ghero (Tartean Teatroa); martxoaren 15ean, Beasainen, Zoaz pake santuan (Txalo Produkzioak); apirilaren 5ean, Ordizian, Dublindarrak (Ados Teatroa); eta, azkenik, apirilaren 12an, Beasainen, Roman eta Julieta (Borobil Teatroa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button