ESZENA

“Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara” proposamen eszenikoa, Hendaian ikusgai

Hendaiako Mendi Zolan, ostiralean, apirilak 19, Metrokoadroka eta Les Chimères antzerki taldeen eskutik, Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara obra izango da ikusgai. Txomin Heguy, Xabi Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips Ducau dira Patxo Telleria dramaturgoak idatzitako eszena-lan horretako protagonistak. Oier Guillanek Abbadiaren bidaia antolatzeko eta gidatzeko ardura izan du.

Musikari dagokionez, Irlanda, Frantzia, Zuberoa, Etiopia herrialdeetako aireak entzungo dira, eta Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak hornituko du teatro bakarrizketa. Itzal luzeko bi musikagilerekin batera Alaia Phillips Ducauren emakumezko boza bat izango da kantuan aritzeko. Kantuek irudikatuko dituzte Anton Abbadiaren bizitza pasarteak.

Orain duela bi mende Anton Abbadia Dublinen sortu zen. Bertan erakutsi zioten euskaraz hitz egiten eta handik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua. Txomin Heguy antzezlea Anton Abbadia pertsonaian sartu da eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarri ditu taulara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button