ESZENA

Dantza Zirkuituak hainbat ikuskizun ondu ditu Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen duen Dantzaren XIX. Zirkuituak hiru ikuskizun zirraragarri eskainiko ditu egunotan Zarautzen, Donostian eta Astigarragan.

Apirilaren 21ean, Yarin ikuskizunaren txanda izango da, Kukai Dantza Konpainiaren eskutik. Hitzordua Zarautzen izango da 20:00etan hasita. Sortzaileen arabera, elkarrekin imajinatzen den geroa da Yarin. “Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna… ezaugarri horiek oso lotuta daude Andres Marinen eta Jon Mayaren ibilbideekin eta pertsonalitateekin. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza, bi tresna horiexek ditu abiapuntu bien sorkuntzak.”

Apirilaren 22an, Donostian izango da Lasala taldea bere sorreraren 10. urteurrena ospatzeko eguna. Judith Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainia da Lasala. Oraingoan, talde horren piezarik enblematikoenez gozatuko du publikoak, eta hasieratik gaur egunera arteko bidaia egingo du. Erakustaldia Donostiako Gazteszenan izango da, 19:30ean hasita.

Eta egun berean, baina Astigarragan, Kimua Dantza Kolektiboaren Generorantz ikuskizuna ikusteko aukera egongo da.  “Identitatea, generoa, amatasuna, botere-harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta abar. Saio bikain bat, hitzak, dantza ikusgarriak eta argi jokoak nahasten dituena.”

Dantza Zirkuituak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button