ESZENA

Azaroa kultur ekimenez beterik heldu da Leioara

Musika eta antzerkia izango dira protagonista Leioa herriak antolatu dituen udazken honetarako ekimenetan. Antzerkian, gozagarri dezentez disfrutatzeko aukera egongo da.

Hala, gaur, azaroak 8, Huts Teatroa konpainiak Xabier Mendigurenen testu batean oinarriturik Publikoari gorroto antzezlana estreinatuko du. Azaroaren 23an, Teatro de La Abadíak, Teatre Lliurerekiko koprodukzioan, En la luna egingo du, beti harrigarria den Alfredo Sanzolen eskutik.
Azaroaren 25ean txikiek Ali Baba eta 40 lapurrak (Borobil Antzerki Taldea) antzezlanarekin gozatu ahal izango dute. Txikienek ere izango dute zer ikusi, Haurtxoentzako V. Arte Eszenikoen Zikloaren barruan egingo diren Katarsisen (Galicia) Pa Cama eta La Baraccaren (Italia) Spot antzezlanekin. Lan hauek, azaroaren 17 eta 18an izango dira.

Antzerkitik musikara salto eginez, bere XXIII. edizioan, Munduko musikak zikloak 4 kontzertu aurkeztuko ditu. Hala, azaroaren 9an, gau eskandinaviarra izango da sei ahots femeninok osaturiko Ketsurat (Finlandia), eta Karl Seglem (Norbegia) taldeekin. Azaroaren 30ean, Eskoziaren txanda izango da, Lori Watson & The Rule of Three eta Mànran taldeekin.
Azaroaren 16an, Los Gatos Bizcos taldeak blues emanaldia osatuko du zaleentzat. Eta arazoaren 24an, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button